fbpx

Hona hemen zenbait sukaldaritza-errezeta, Gaietan, Kasuetan eta Programazio Didaktikoan sortzaile eta berritzaile izaten lagunduko dizuetenak. Errezetak:



1. errezeta: Lan Kooperatiboko lantegi-ikasgelarako osagaiak

Ikasketa Kooperatiboa "ikasgela barruko irakaskuntza prozedura edo teknika multzoa da, ikasgela talde txiki heterogeneoetan banatzea oinarri, eta bertan ikasleek elkarlanean lan egiten dute, modu koordinatuan hezkuntza-zereginak ebatzi eta beren ikasketan sakontzeko" (Varas eta Zariquiey). Detektibe-bikoteak Unitate didaktiko bat hasterakoan, planteatu galdera edo auzi korapilatsu bat, ikasleei landu beharreko gaiari buruzko interesa eta jakin-mina pizteko. Helburuak

OBJETIVOS
  • Ideiak sortu eta kontrastatzea.
  • Landu beharreko gaiei buruzko interesa piztea.
  • Sormena garatzea.
  • Arazoak ebaztea.

1. Ikasleek gaiari buruzko gogoeta egingo dute, eta horri erantzuna emateko bi bide ezartzen saiatuko dira.

2. Ikasleak bikoteka bilduko dira, hipotesiak kontrastatzeko. A ikasleak ikaskideari galdetuko dio: "Zein dira zure hipotesiak?". A-k erantzunak idatziko ditu. Rolak aldatu. Fase honetan, ezin izango da zuzenketarik egin, ezta eztabaidatu ere. Espekulazioa sustatzea da helburua.

3.Bikoteek hipotesiak eztabaidatuko dituzte eta bat adostuko dute.

4. Irakasleak bateratze-lana egingo du, talde handian. Fase honetan, hauxe egin beharko du:…

… Iruzkinak saihestu eta hipotesi guztiak onartu. … Proposamenak arbelean idatzi. … Jakin-mina eta "suspense-giroa" sortu.

5. Irakasleak, ikasgelakoen laguntzarekin, hipotesiak baloratuko ditu, eta arazoa ebazteko baliagarriak diren guztiak aukeratuko. Jarraian:… … Ikasleek irtenbideak sortzeko duten gaitasuna baloratuko du, irtenbideak zuzenak diren ala ez kontuan hartu gabe. Ikasleak jabearaziko ditu arazo bat ebazteko bide bat baino gehiago egon daitekeela.

6. Azkenik, irakaslea unitate didaktikoa azaltzen hasiko da, planteatutako galdera eta aukeratutako irtenbideak oinarri. Egileak: Ártica ikastetxeko Hezkuntza Berrikuntzarako Laborategia. José Ramón Otero Hezkuntza Kooperatiba.


2. errezeta: KSHA lantegi-ikasgelarako osagaiak

KSHA dira hitzezko hizkuntzaz besteko adierazpide- eta ulermen-mekanismoak eskatzen dituzten baliabide tekniko oro, izan natural edo artifizialak.

Komunikatzaile Dinamiko baten garapena Picaa erabiliko dugu komunikazio-taula dinamikoak sortu eta erabiltzeko. Banakako zein taldekako jarduera didaktikoak sortu eta pertsonalizatzea ahalbidetzen duen plataforma da, behar bereziak dituzten ikasleen ikasketa-prozesuan lagungarriak izan daitezen. Ez da berez komunikazio-tresna bat, baina taula dinamikoak sortzeko balio du.

iPad-ari esker, KSHA sortzeko behar diren ezaugarrietara egokitzen den euskarri teknologikoa izango dugu.

Picaa aplikazioak elkarren segidako taulak irekitzea ahalbidetzen du, eta horrek edukiaren kategorizazioa errazten du.

Piktogramei hitza erreproduzitzen duen ahots-fitxategi bana egoki dakieke. Oso intuitiboa eta erabilerraza da. Haurrak huts egiten badu, erraza da atzera egin eta hasierara itzultzea; era berean, bestelako jarduera ludiko eta didaktikoak sortzea ahalbidetzen du multimedia-ingurune berean


3. errezeta: Komunikazioa eta Hizkuntza Ikasgela lantegi-ikasgelarako osagaiak

Komunikazioa eta Hizkuntzarako (KH) berariazko unitatea da. EAN edota Hizkuntzaren Berariazko Nahasmendua (HBN) diagnostikatuta duten ikasleentzat dago pentsatuta. Berariazko unitate esperimentalak dira, ikasle-ratio txikikoak (8 ikasle) eta ikastetxe publiko arruntetan kokatuak; bertako ikasleek KH ikasgelaren eta ikasgela arruntaren artean ematen dute eguna. Ondokoak ditu: Entzumen eta Hizkuntza Irakaslea, Pedagogoa Terapeutikoko Irakaslea eta Hezitzailea.

Hezkuntza-ekintzaren testuinguruaren garrantzia kontuan hartuko duen eredu didaktikoa planteatzen da, heziketa ulermenera eta bereganatzen doan ezagutzen medioan aplikatzera bideratuta baitago.

“Orea eskuz lantzen da” sukaldaritza-tailerra

Sukaldaritza-tailerra egingo dugu. Tailerra ikasgelan bertan egingo dugu. Tailerrak helburu hauek ditu:

  • Establezimendu-motak ikastea (supermerkatuak, denda txikiak...).
  • Irakurmen- eta idazmen-jarduerak egitea (erosketa-zerrenda).
  • Leku publiko batean portaera normalizatua izatea.
  • Elikagai-motak ezagutzea.
  • Sukaldean egiten ikastea.
  • Sukaldeko tresnak erabiltzen ikastea (mahai-tresnak, platerak, edalontziak...).

Tailerrak ondoko faseak ditu:

  • Goizean aukeratzen da arratsaldean egin beharreko errezeta. Gero, erosketa-zerrenda egiten da (irakurmena eta idazmena, elikadura-aldizkarietako zatiak itsatsi...), jolas-ordura arte.
  • Hurbileko supermerkatu batera joango gara erosketa-zerrendan idatzitako osagaiak erostera.
  • Kutxara joan eta ordaindu egingo dugu (horren itxurak egingo ditugu). Aldi bakoitzean, haur ezberdinek ordainduko dute, diruaren funtzioa eta horren erabilera ikas ditzaten.
  • Arratsaldean, errezeta egiten hasi eta askaria egingo dugu.

4. errezeta: Arte Adierazpen eta Adimen Anizkunen lantegi-ikasgelarako osagaiak

Adierazpen-jarduerak funtsezkotzat jotzen dira ikasleen sormen-gaitasuna garatzeko eta gizarteratze-prozesurako.

Adimen anizkunak pentsamendu-euskarri gisa definitzen ditu Gardnerrek. Beharrezkoa da pentsamendu-estrategiak estimulatzea, eduki eta hizkuntza ezberdinen bitartez, guztien arteko jarduera orekatua sustatu eta indartzeko.

Jardueraren garapena:

Ikasleei Piet Mondrian-en zenbait margolan aurkeztuko zaizkie.

Haurrei proposatuko diegu ikasgela horma-irudi batekin apaintzea, Mondrianek bezala lan eginez.

Zoruan, paper jarraitu handi bat ipiniko dugu (zuria edo marroia), eta tenpera-zurrustak botako ditugu. Haurrei esango diegu margoa eskuz zabaltzeko eta pintura banatzek, nork bere kabuz, askatasunez.

Horrek sustatzen du analisi sistematikoa eta konposizio-motekin lotura izan dezaketen kausa, arrazoi eta alternatiben ikerketa aktibo eta metodikoa.

Pentsamenduaren hizkuntza erabiliz aplikatzea komeni da: pentsatuko dugu, behatuko dugu, ahalik eta aukera gehien hartuko dugu kontuan...

Pentsamendu logiko bertikala indartzen du, eta pentsamendu sortzaile edo zeharkakoa lantzeko praktika osagarriak egitea ahalbidetzen du.


5. errezeta: IKTen lantegi-ikasgelarako osagaiak

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek aukera ugari eskaintzen dituzte irakasteko eta ikasteko prozesuetan laguntzeko. Motibazioa, gaiarekiko interesa, sormena, irudimena eta komunikazio-metodoak sustatzen dituzte, arazoak ebazteko gaitasuna eta talde-lana hobetzen dute, autoestimua sendotzen dute eta ikasteko autonomia handiagoa ematen dute.

Hauxe proposatzen dugu:

LAMS (Learning Activity Management System) ikasketa-jarduerak kudeatzeko sistema ikasketa-jarduerak elkarlanean diseinatu, kudeatu eta egiteko tresna da. GPL lizentziadun software librea da, eta jatorria Macquarie University’s E-Learning Centre Of Excellence (MELCOE) erakundearen proiektu batean du.

LAMSen bitartez, irakasleek ikasleentzako ikasketa jarduerak eta sekuentziak sor ditzakete; ariketa horiek LAMS zerbitzari gisa jardungo den ekipora konektatutako ordenagailuak erabiliz egin behar dira. Ikasle bakoitzak modu pertsonalizatuan egin ahal izango du aurrera, bere helburuen lorpen-mailaren arabera edota irakasleak ezarritako denboraren arabera. Gainera, ikasgelako gainerako ikaskideekin ezagutzak partekatzeko aukera izango du, baita egindako jarduerei buruzko atzeraelikadura jasotzekoa ere.

LAMSi esker, ikasleek galderei erantzun diezaiekete eta ikaskideen erantzunak ikus ditzakete, horrela ezagutzen elkartrukea ahalbidetuta; gainera, ikasleek ikaskideen batera erantzunen balorazioa ere egin dezakete.

LAMSek ikasketa-sekuentziak sortu, gorde eta berrerabiltzea ahalbidetzen duen diseinu birtuala eskaintzen du; sekuentzietan, honako hauek ezar daitezke:

  • Hainbat jarduera-mota.
  • Jarduera bakoitza egiteko hurrenkera
  • Jarduera batetik bestera igarotzeko unea.
  • Baldintzapeko adarkatzeak egitea atazen hurrenkeran.
Hauek dira egin daitezkeen jardueretako batzuk:

  • Galdera-erantzunak irakasleari aukera ematen dio ikasleei banakako galderak egiteko, ikaslearentzako laguntza sartzeaz batera (informazio hori galderari erantzun ondoren agertuko zaio ikasleari). Galderei erantzun ondoren, ikasleak bere ikaskideen erantzunak ikusteko aukera izango du, benetako izenekin edo modu anonimoan
  • Aukera anitzekoak test-motako galderak sortzea ahalbidetzen du, aukera anitzeko erantzunekin edota egia/gezurra motakoekin, bai eta bakoitzari garrantzi ezberdina esleitzea ere.
  • Inkestak: “inkesta” izena izan arren, jarduera honek inkestak ez ezik, test-motako galdetegiak (erantzun bakun zein anitzekoak) edota erantzun librekoak ere egitea ahalbidetzen du. Ikasleak nahi adina aldiz egin ahal izango ditu.

6. errezeta: Hezkuntza Coaching-eko lantegi-ikasgelarako osagaiak

Hezkuntza-coaching lantegia helburuak ezartzean datza, eta horiek egia bihurtzeko behar adina baliabide garatzean, erabakiak hartzeko gaitasuna, motibazioa eta norberaren buruaren ezagutza garatzeko.

Kontzientzia, erantzukizuna, enpatia ate feedbacka dira hezkuntza-coachingaren ezaugarriak.

Hezkuntza-coachingak, ikasketari baino, gure ikasleetako bakoitzaren ahalmenari erreparatzen dio. Helburua da ahalmena azaleratzea eta, behin hori antzemanda, denboran iraunkorra izatea.


7. errezeta: BHLBDIen Haur eta Lehen Hezkuntzako lantegi-ikasgelarako osagaiak

Delors txostenaren (1996) arabera, giza aniztasuna irakastea eta ikastea da XXI.

mendeko hezkuntzaren funtsezko zereginetako bat. Horregatik, beharrezkoa da hezkuntzaren kalitatea hobetzea, eta hobekuntza hori ikasle guztiengana iristea, bazterketarik gabe, kalitatea eta berdintasuna printzipio bereizezintzat jota.

Tailer honen helburua da haurren eta ikasketaren arteko sinergiak sortzea, eskolaren eta bizitza errealaren arteko zubiak eraikiz, gure ikasgeletan egiten dugunari esanahia emanez, gure ikasleen alderik sortzaileena indartuz eta gure ikasgeletan biltzen den erritmo eta interesen aniztasunari erreparatuz. Azken batean, esperimentazio-giro egokia sortzea da gakoa, gure ikasleei beren kultur baliabideak eta ikasketak areagotzen lagunduko diena.

Hau izango da sekuentzia didaktikoa:

1. Ikasketarako klima egokia sortzea ikasgelan. 2. Atazaren zehaztapena. Motibazioa eta aldez aurreko ezagutzak. 3. Atazaren planifikazioa (zer egin behar dugun, egitura, materiala...). 4. Informazioa bilatzea / hipotesiak formulatzea. 5. Iritzia osatzea / ebazpen-proposamena. 6. Irudikapena 7. Komunikazioa 8. Transferentzia

Horretako, hauxe beharko dugu:

  • Askotariko jarduerak; ikasle guztiek ez dute zertan jarduera berdinak egin, ezta exijentzia-maila berarekin ere. Talde handiko jarduerak txertatzea interesgarria da, autokontrola eta gizarte-arautzea erraztu eta estimulatuko dutenak.
  • Materialak: materiala hautatzerakoan, kontuan hartu behar ditugu ikasgelako haur guztien HBBak, guztiek erabiltzeko modukoa izan dadin. Adibidez, gerta liteke hiru urteko haur itsua izatea eta gure ikasgelan ipuinen txokoa izatea; beraz, liburuetako batzuk egokitzea aurreikusi beharko genuke, hark ere gozatu ahal izan dezan. Tresna batzuei heltzeko egokigailua beharko dugu, agian, jostailu egokituak... Batzuetan, irudimen apur batekin eskura ditugun material asko egoki ditzakegu.
  • Eremuak: desgaitasunak dituzten haurrak baditugu, garrantzitsua da arkitektura-oztopoak kentzea, sarrera era mugikortasuna errazteko. Eremuen egokitzapenak aukera asko ditu: igogailuak ezarri, eremuak berrantolatu edota seinaleztatu...
  • Duración: no todos los niños necesitan el mismo tiempo para realizar las diferentes actividades propuestas. Para facilitar este aspecto, podemos dar más tiempo a aquellos alumnos que lo necesiten. También les ayuda explicarles qué es lo que haremos, cuando lo haremos y cómo lo haremos, y también hacerlos participar en la organización de la jornada a partir, por ejemplo, de la confección de un horario diario. Debemos ser flexibles y cambiar una actividad por otra según sea el estado de atención y motivación de los niños.

Bestalde, ez dugu ahaztu behar irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuei laguntzen dieten neurri horiek guztiek behar bereziak dituzten haurrentzat ez ezik, ikasgelan ditugun haur guztientzat ere izango direla mesedegarriak.


8. errezeta: E-errubrikak egiteko Web lantegi-ikasgelarako osagaiak

Errubrikak tresna digitalak erabiliz egiten direnean, ingurune birtualetan edota online erabiltzeko, e-errubrikak izena hartzen dute. Interaktiboak dira, azkar ebaluatzen dira, ahalegin handirik gabe, atzeraelikaduran berehalakotasuna ematen dute eta irakasleak azkar identifikatzen ditu indartu beharreko arloak, errubrika inprimatuetan ez bezala, horiek denbora gehiago behar izaten baitute emaitzak prozesatzeko.

E-ERRUBRIKAK egiteko, hauxe dugu prozedura:

1. Lehen pausoa da ikasketaren helburuak ezartzea 2. Baloratu beharreko elementuak edo alderdiak identifikatu. 3. Adierazleak, kalifikazio-eskalak eta irizpideak ezarri.

Hainbat programa eta tresna digital daude errubrikak modu erraz, azkar eta eraginkorrean egiteko:

SINED e-rúbrica http://rubrica.sined.mx

Doako tresna, ikasketa-sistema birtualekin (VLM) batera erabil daiteke, gaitasunen araberako ikuspegiarekin diseina daiteke. PDFra esporta daiteke

Rubistar http://rubistar.4teachers.org/

Doako tresna online. Errubrikak sor daitezke txantiloietatik abiatuta, baita moldatu eta tresna berriak diseinatu ere. Hizkuntzak: gaztelania eta ingelesa.

EvalCOMIX http://evalcomix.uca.es

Hainbat ebaluazio-tresna eta baliabidea Moodle-n txertatzeko aukera ematen du. Ebaluazioa, autoebaluazioa eta baterako ebaluazioa ahalbidetzen ditu.


9. errezeta: Pedagogia Terapeutikoko HBI tutoretzako lantegi-ikasgelarako osagaiak

Tutoretzak lagundu behar du hezkuntza-alorretako ezagutzak eta esperientziak integratzen, baita eskola-esperientzia eta eskolaz kanpoko eguneroko bizimodua uztartzen ere.

Horretarako, gure ikasleek ikastetxean egiten dituzten jarduerak ez dira izan behar ezagutza soila besterik ez helarazteko; horren ordez, bideratuta egon beharko lukete hezkuntza pertsonalizatua lortzera, honako hau ulertuta:

  • Alde batetik, ikasle bakoitzarengan ipintzen du arreta; ikasle bakoitza izaki bakarra da, besteengandik bereizten dituen bere ezaugarriekin eta, aldi berean, ahalik eta gehien indartu behar diren garapen-alorrekin.
  • Bestalde, ikasleak gizarte-talde bateko kide gisa hartu behar dira, beraz, gizarteratu behar dira pertsona gisa garapen-maila gorena lor dezaten.

Horrenbestez, jarduerak hauek lortzera bideratuko dira:

  • Ikaslearengan ikasten ikasteko gaitasuna sustatzea.
  • Oinarrizko ohiturak.
  • Teknika edo trebetasun instrumental oinarrizkoak.
  • Autonomia areagotzea eta helduarekiko mendekotasuna murriztea.
  • Eguneroko errutinan ardura txikiak txertatzea, eskola- zein familia-giroan.
Familiekin harreman estuak eraikitzea ahaztu gabe.


Matrikula zaitez orain
eta ekin bizimodu berri bati!


MATRIKULARAKO SARBIDEA

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies